Etxetik urrundu gabe, Gipuzkoa bertatik bertara ezagutzeko sortu da ‘Bizi Gipuzkoa! bertatik bertara’ saioa. Gipuzkoako Foru Aldundirako ekoiztu da eta 16 esperientzia zoragarri egin dira, sei bailaratan.

0 km-ko esperientziak izan dira; abentura, natura, kultura-historia, bertako ekoizleak, gastronomia… uztartu dituena.

Sortutako material dana Gipuzkoako Foru Aldundiko kanaletan zabaltzeko ekoiztu da.

Alde batetik, esperientzia bakoitzetik hiru formatu ezberdinetako pildorak egin ditugu, reels, storie edo post formatutan.

Pildorak azalpen testu batekin lagundu ditugu, 4 hizkuntzatan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko kanaletan elkarbanatu da eduki guztia: sare sozialak, Arantxat, gipuzkoaturismo.eus atarian,

eskualdeko turismo atarietan, herrietako turismo atarietan, udalek eraikin ezberdinetan dituzten pantailetan.

Hortaz gain, Tokiko hedabideetako elkarlanaz baliatuz, saioak eta pildorak telebistan bota eta webgunean jarri dira.