Loading...

NEURRIRA ETA GERTUKOA

Abao enpresaren helburua, zerbitzua eskatu duzun horrek eztiz betetako abao bat bueltan jasotzea da. Erleek argizariz egiten duten eraikuntza da abaoa, bi aldeetatik gelaxka hexagonalez osatua. Gelaxka horietan gordetzen dute erleek eztia eta polena.

Abaon ere erle eta erlezainen gisan lan egiten dugu, eginkizunak ondo banatuta, lorerik eta elikagai iturririk onenak aukeratuz, erlauntzako kide guztien gaitasunetatik abiatuz eta proiektu bakoitzaren noranzkoa elkarrekin definituz. Bezeroaren komunikazio beharretara etengabe egokitzen gara eta erleek eztia nola, neurriko komunikazio proiektuei ematen diegu forma.

360º

Zerbitzu osoa, integrala, eskaintzen dugu; proiektuak behar dituen premia eta pauso guztiak hasieratik amaierara egiten ditugu.

PERTSONALIZATUA

Bezeroaren beharren edo proiektuaren aurrekontura eta behar komunikatiboetara egokitzen gara; kasuan kasu, neurrira.

ESPERIENTZIA

Goiena Komunikazio Taldean aritutako profesionalek osatzen dugu Abao, eta zerbitzuen arloan hamar urteko esperientzia daukagu.

GERTUKOA

Bezeroarekiko hurbiltasuna dugu DNAn; lan-hizkuntza nagusia euskara izanda, beste hainbat hizkuntzatan ere jarduten dugu.