TOKIKOM taldeak 10 urte bete berri ditu. Urteurrenak aukera paregabea eskaini du ospakizunerako, baina baita toki komunikabideek eta hedabideek oro har, parean dituzten erronken inguruan ikasi eta hausnartzeko. 

Jardunaldi hauetan toki komunikabideek gizartean betetzen duten paper garrantzitsuaz hausnartu, beste toki komunikabide sare batzuekin abiatutako elkarlanean sakondu, eta etorkizuneko erronkei begira jarri dira: digitalizazioa, adimen artifiziala, aisialdia, datu kazetaritza, demokrazia soziala…

 Itsaso zabalari begira jarri eta elkarrekin ikasten eta ehuntzen jarraitzeko aukera ezin hobea eskaini dute jardunaldiek.

Abaoren esku egon da jardunaldien antolaketa guztia, hasieratik bukaera arte.