Eibarko Egoibarraren eskutik, Zuloagaren 150. jaiotzaren inguruan dokumental-sorta bat ekoitzi dugu. Zumaiako Santiago-etxean grabatu ziren lau dokumentalak eta hauen helburua Zuloagaren bizitza gizarteratzea izan da. Bertan, Zuloaga familiako adierazpenak jasotzeaz gain, EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle den Ismael Manterola Ispizuaren hitzak jaso dira eta baita EHUko Sara Hidalgo García de Orellan irakaslearenak.