2021. urte osoa eta 2022aren lehen erdia hartuko duen kultur proiektu berri bat aurkeztu du Udalbiltzak, Durangoko Plateruena Antzokian. Geuretik Sortuak du izena, eta euskara hutsean sortutako literatura, antzerkigintza eta zinemagintza lehen lerroan jartzea du helburu. Guk aurkezpeneko ekitaldiaren argazkiak atera ditugu eta sei kulturgilerekin sei bideo labur sortu ditugu proiektuaren lehenengo ideiak gizarteratzeko.